Mezuak

IKT-en erabilera egokia hezkuntzan

Azken urteotako IKT-en gorakadara ugariak, egunerokotasuneko esparru gehienetan teknologia berriak txertatzea eragin du, esaterako, industrian edo hezkuntzan. Txertatze hau, askotan modu desegoki batean egin izan da eta horrek arrakastarik gabeko ondorio kaskarrak ekarri ditu. Argi dago, teknologia berriak oso aberasgarriak izan daitezkeela esparru askotan, izan ere, tresna oso erabilgarriak eskaini diezazkigukete edozein eginkizun errazteko. Hala ere, aurretik aipatu bezala, teknologia berri asko izan arren, hauen emaitzak alferrikakoak dira ondo ez badira erabiltzen. Beraz, emaitza hauek eraginkorrak izan daitezen teknologien erabilera egokia eta arduratsua izan behar da. Hezkuntzaren kasuan ere, aurretik esan bezala, gainerako esparruetan bezala IKT-en presentzia gero eta handiagoa da ikastetxe orotan. Oraindik fenomeno nahiko berria denez, irakasle askok hanka sartzeko ohitura dute IKT-ak hezkuntzan sartzeko moduan. Beraz, hori ekiditzen saiatzeko, hainbat aholku edo erabilera eg

Zuzen jokatu sarean zabiltzanean!

Egunero, astero, hilabetero, urtero... denbora asko pasatzen dugu sarean murgildurik. Honek, asko aberas gaitzake, izan ere, sarean edozein gauza aurki dezakegu eta asko ikas dezakegu bertatik. Sarearen bitartez, informazio esanguratsua jaso dezakegu, jende berria ezagut dezakegu, gure aisialdian bertako aplikazioekin ibil gaitezke une atsegin bat izanez, etab. azken finean, gure gizartea mundu digitalizatu batean sartzen ari da orain dela hainbat urtetik, eta teknologia berriak gero eta txertatuagoak daude gure egunerokotasunean. Beraz, sarea modu egiko batean erabiltzen badugu oso eraginkorra izan daiteke. Hala ere, sarean ere, bizitzan bezala, mugitzen garen eremu guztietan gure ekintzak eta jarrerak zaindu behar ditugu. Hori egin ez ezean, gaztakak eta gaizki ulertuak sor daitezke eta edonor minduta senti daiteke. Horren aurrean, hots, hau ekiditeko, Netiketa deitutako oinarrizko hainbat arau ezarri dira, gure intereneteko jarduera egokia izatea helburu izanik. Arau hauek bizik

Mapa mentalak ikasten hasi nahi?

Irudia
Ordu osoan zehar, egun osoan zehar, aste osoan, zehar urte askotan zehar... informazio ugari jasotzen dugu etengabean. Informazioa datokigu kanal eta bide askotatik, batez ere hezkuntza arloan. Saio bat amaitzean, adibidez, informazio asko jaso dugula konturatzen dara eta irakasleak esandako guztia harrapatu ote dugun galdetzen diogu gure buruari, izan ere, buruan hainbeste informazio edukitzeak batzutan gauzak nahastera eraman gaitzake. Informazio guzti hau gure buruan antolatzea ezinbestekoa da, edukia ez bakarrik ulertu, baizik eta barneratzeko. Horretarako, modu asko daude, eta bakoitzak harentzat modu egoki eta argiena dena aukeratzen du. Eskemak ez ezik, gaur egun mapa mentalak ere oso erabiliak dira. Izan ere, oso metodo erabilgarria da dugun informazioa modu antolatu batean biltzeko eta barneratzeko. Mapa mental bat egiteko lehenik eta behin, edukiaren gaia erdigunean jarri behar da, izenburu bezala. Ondoren, izenburu horretako "adarrak" izango balira bezala, gai

Teknologien gorakada hezkuntzan

XXI. mendean, teknologiek izugarrizko igoera izan dute. Ikasgelan teknologiak erabiltzearen inguruan, irakasleen artean Samsung- ek 2016an egindako ikerkta batek, ikastetxeetan teknologien erabilerak izan ditzakeen abantailen inguruan hainbat ondorio atera ditu. Irakasleen %84ak haren ikasleetan sormenean eta arrazoimenaren gaitasunean gorakada du nabari eta %74ak dio IKT-en txertatzeari esker, ikasleei hauen erabilera arduratsu bat izaten ikasten laguntzen diela. Irakasleen %92-ak ere, teknologia berrien erabilpenak, mundu teknologikoan hobeto moldatzeko gaitasun teknologikoak hobetzen dituela uste du. Espainiako irakasleen artean, teknologia berrien erabilpenei esker, ikasleak haien artean kolaboratiboak direnaren iritzia du %84ak, ikasteko ahalegin gehiago erakusten dutela %79ak, eta irakatsitako edukiak erreztasun handiagoarekin ulertzen dituztela uste du %74ak. Horretaz gain, irakasleen %75-ak gelako giroan hobekuntza ere antzematen du. Beraz, lau irakasletik hiruk uste, %77

Nola babestu identitate digitala?

Gure bizitzan, identitate bat dugun bezala, sarean ere gu nor garen definitzen dituen aztarnak daude, eta identitate digitala deitzen da. Identitate digitala, gure datu pertsonalez zein guk sarean egiten ditugun ekintzez osatuta dago. Esan beharra dago bizitza errealean bezala gure identitate beti seguru ez dagoen bezala, gure identitate digitala ere ez dagoela beti seguru sarean. ABC egunkariaren arabera, Espainian, biztanleriaren %18ari lapurtu diote noizbait haren identitate digitala. Hala ere, hau babesten saiatzeko tresna edo baliabide batzuk hainbat proposamen daude. Génersis erakundeak hurrengo hauek proposatzen ditu. 1.  Pribatutasun- politika egiaztatu. Pertsona orok, haren perfileko zein sare sozialetako pribatutasun ezarpenak konfiguratzearen arduraduna da. Honekin batera, zure perfila eta argitalpenak ikusteko aukera nork duen erabakitzen du, asmo txarrak dituen edonor sar ez dadin ekidinez. Horretaz gain, edonon perfila sortu aurretik haren pribatutasun politikak iku
Blog honetan IKT Hezkuntzan ikasgaian landuko ditugun hainbat gai garatuko ditut.  Hezkuntzaren inguruan idatziko dut, baina bereziki, IKTen gaien artean gaitasun digitala eta horren garapena da bereziki interesatzen zaidana.